Ametsari agur

Guaixe 2011ko maiatzaren 23a

Bukatu da berdeen ametsa. Ohorezko mailako ligako play offetako final laurdenetan Bartzelona zuen arerio Triman Navarra Xotak, eta nahiz eta Irurtzungo taldeak zuen guztia eman, ezin izan zuen Bartzelonako talde ahaltsuaren kontra. Lehendabiziko partidan 1-3 irabazi zuen Bartzelonak Iruñean jokatutako lehian, eta, ostiralean, Bartzelonak 4-2 hartu zuen menpean Imanol Arregik zuzendutako taldea. Hortaz, bidean gelditu da Triman eta hurrengo denboraldira arte despedituko da.Trimanek meritu asko egin zituen Bartzelonaren kontra irabazteko, baina Bartzelonak kontrako atean gehiago aztatzen duela demostratu zuen. Ostiraleko lehian nafarrak aurreratu ziren, baina Bartzelonakoak berehala martxan jarri ziren eta 2-1 aurreratzea lortu zuten. Penalty bati esker bina berdindu zuen Trimanek, zale berdeen esperantzak piztuz, baina talde blaugranak kontrola hartu zuen eta bukaeran 4-2 gailendu zen. Imanol Arregi entrenatzaileak azaldu zuen Bartzelonak baina gol aukera gehiago izan zituztela, baina ez zutela asmatu. "Beraiek irabazi dute kanporaketa, gol aukerak materializatu dituztelako. Guk, aldiz, ez" nabarmendu zuen. Hala ere, taldeak ongi jokatu zuelako kontentu azaldu zen Arregi.Triman Navarra Xotak denboraldi bikaina egin du. Talde umila izateko azken 10 urteetan 6 alditan sailkatu da play off-etarako, eta hori oso garrantzitsua da talde modesto batendako. Arten liga erregularrean zortzigarren postuan sailkatu zen, 42 punturekin, eta Bartzelona izan zen lehena (70 puntu). Horregatik, denboraldiaren analisi eta balorazio positiboa egin du Imanol Arregi entrenatzaileak. "Kopan egon gara, play offetan jokatu dugu eta liga erregularrean paper ona egin dugu" nabarmendu zuen.Triman Navarra Xotak atsedenaldia hartuko du hurrengo denboraldira arte. Oporrak hartzeko garaia da, eta tarteka, lagun arteko partidak jokatzea da asmoa.