Etorkizuneko izarrak Irurtzunen

Guaixe 2011ko maiatzaren 27a

Afizionatuen mailako Nafarroako Itzulia, aspaldiko partez, Sakanan izanen dugu. Irurtzunek larunbateko etaparen bukaera eta igandeko azken etaparen irteera hartuko ditu. Txirrindularitzaren show-a, beraz, gertutik jarraitzeko aukera izango dugu. Union Ciclista Navarrak aurrekontua ixteko arazo gutxiago izan ditu eta aurten sei etapa izango ditu Nafarroako Itzuliak, iaz baino gehiago. Aurrekontuaren igoeragatik beste bi talde gehiago ariko dira, 17 guztira. Rural Kutxa talde sakandarrak iaz Victor de la Parterekin lortutako garaipena errepikatu nahi du, baina Bidasoako Itzulian jaun eta jabe izan zen Lokomotiv taldea da faborito nagusia. Jakina, gainontzeko taldeek ez dizkiete gauzak batere erraztuko. Aipatzekoa da ez dela txirrindulari sakandarrik ariko. Aspaldiko partez Nafarroako Itzulia Sakanar helduko da. Hain zuzen ere, larunbateko etapa Elizondon hasi eta Irurtzunen despedituko da (148 km), eta etapa nagusia izango da, mendiz betetakoa, gaur lehen mailako Bagordi gainean despeditzen denarekin batera. Aipatu bi etapak izango dira erabakigarrienak. Eta azkeneko etapa, igandekoa, Irurtzunen hasiko da, Iruñean despeditzeko. Bihar bitan pasako dira Irurtzundik, 17:00etan eta 18:00etanGaur etapa potoloa dute jokoan txirrindulariek. Pitillasetik atera eta Baztaneko lehen mailako Bagordi gainean despedituko da etapa, Erro, Egozkue eta Belateko portuak gainditu eta gero. Faboritoen arteko lehengo selekzio gogorra izanen da. Bihar, larunbatarekin, Elizondotik aterako dira 15:00etan, eta 2. mailako Saldias, Usategieta eta Uitzi portuak pasa eta gero, 3. mailako Zuarrarratera helduko dira, Madotzetik jaitsi eta Irurtzunetik arratsaldeko bostak inguruan lehendabiziko pasa egiteko. Ergaren atzetik aurrera egingo dute, eta 3. mailako Zia portua pasa eta gero, atzera ere Zuarrarrate igo eta Madotzetik jaitsiko dira, Irurtzungo helmugara joateko prest. Arratsaldeko seiak ingurutan helduko dira Irurtzungo helmugara. Ostiraleko etaparekin batera, etapa nagusia izango da Irurtzunen bukatuko dena. Igandean, irteera 10:00etanEtorkizuneko txirrindulariak gertutik ikusteko aukera ere igandean izango dugu. Tropel afizionatuak goizeko 10:00etan ekingo dio azkeneko etapari, Irurtzungo Foruen Plazatik aterata. Iruñea izango dute helburu eta hor jakingo da irabazlea nor den. Atzoko emaitzen faltan, lehen etapa irabazi zuen Omega Pharmako Toshi Van Der Sande belgiarra zen liderra, eta Rural Kutxako Yelco Gomez 7.a zen, denbora berean. Pentsatzekoa da atzo ere aldaketaren bat gerta ahal zitekeela. 17 taldeakRural Kutxa, Lizarte, Azysa-Conor WRC, Telco,m, Cafes Baqué, Naturgas Energía, Seguros Bilbao, Bidelan-Kirolgi, Andalucía-Caja Granada, Extremadura-Spiuk, Ajuntament Tarragona, Guerola-Valencia Terra I Mar, Super Froiz, Omega Pharma-Lotto, Lokomotiv, Amical Velo eta Entente Sud Gascogne.Geratzen diren etapakMaiatzak 27, ostirala: Pitillas-Bagordi gaina (140 km). Erro gaina (3.), Egozkue (2.), Belate (3.) eta Bagordin helmuga (1.).Maiatzak 28, larunbata: Elizondo-Irurtzun (148 km). Saldias gaina (2.), Usategieta (2.), Uitzi (2.), Zuarrarrate, bitan (3.) eta Zia (3.).Maiatzak 29, igandean: Irurtzun-Iruñea (122 km). Artaxoa gaina (3.) eta El Perdón (2.).