Zortzi kandela Pikuxarrek itzaltzeko

Guaixe 2011ko ekainaren 3a

Irurtzungo Pikuxar euskal txokoaren zortzigarren urteurrena bihar ospatuko da. Urtemuga ospatzeko pikukideak bazkaltzera bilduko dira. Mahaitik jaikitzen direnean pikukideak eta festara biltzen diren guztiak Kerasy eta Gaur Ez taldeen kontzertuekin gozatzeko aukera izanen dute. 20:00etatik aurrera izanen dira, garai bateko azokako barazki plazan, Pikuxar txiki gelditu baita.