Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Senegal, Maroko, Ekuador, Kuba, Moldavia eta bertako errezetak prestatzen ikasteko aukera izanen dagoArroza baino jaki unibertsalagorik gutxi izanen da. Han-hemen jaten den produktua da. Nork bere berezitasunekin prestatzen du eta berezitasun horietako batzuk, errezetak, bihar Irurtzunen ezagutzeko aukera izanen da. Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak antolatuta Munduko Arrozak ekimena hirugarrenez eginen da. Lurralde eta kultura ezberdinetan arroza nola prestatzen den ikusi eta ikasi nahi duenak, beraz, Irurtzungo plazatik pasatzea du, bihar, 10:00etatik aurrera. Baina biharko hitzordua ez da gastronomiara mugatuko. Irurtzunen eta Sakanan bizi garen kultura ezberdinetako pertsonak eta haien ikurrak ezagutzeko aukera ere emanen du Munduko Arrozak. Guztia ere ibarrean bizi garen kultura ezberdinetako elkarbizitza eta elkar ezagutza bulkatzeko.Arroza eta gehiagoGrafia tailerra: arabiera, errusiera, errumaniera, wolof, bere-berea... Henna tailerra.Munduko jolasak. Munduko musikak. Musikari berebere baten zuzeneko emanaldia.