Senior, master eta beteranoen Nafarroako Itzulia jokoan

Guaixe 2011ko ekainaren 3a

Ekainaren 3tik 5era bitartean senior, master eta beteranoen Nafarroako Itzulia izanen da jokoan. Ostiraleko etapa Cascanten jokatuko da (98 km). Larunbat goizean Monteagudok lehen sektorea hartuko du, 76,4 km-ko lasterketa, eta arratsaldean 6,8 km-ko erlojupekoa jokatuko da Castejonen. Itzulia igandean despedituko da, Irurtzunek hartuko duen probarekin. 10:30ean abiatuta, 105 km-ko etapa gogorra izango dute jokoan txirrindulariek, itzuliko etapa nagusia. Besteak beste, Orokieta gaina, Basakabi gaina, Uitzi gaina eta Zuarrarrate gaina pasa beharko dituzte, eguerdiko ordu bata inguruan Irurtzungo helmugara heltzeko. Itzulian txirrindulari sakandarrak ariko dira.Bestalde, txirrindulari kadeteek igandean lasterketa dute Lizarran, 11:00etan (46 km). Eta larunbatean X. Arazuri BTT Trofeoa dago jokoan, Rural Kutxa BTT koparako baliagarria.