Irurtzunen Miren Cidrian garaile

Guaixe 2011ko ekainaren 8a

Joan zen astean aukeratu zuten Irurtzungo festak iragarriko duen kartela. Miren Cidrian irurtzundarra gailendu da kartel lehiaketan, Letras que dan vida kartelarekin. Udaletxe plazako jai giroa irudikatzen duen hizki zopa koloretsuak iragarriko ditu uztailako festa handiak. Miren Cidrian bederatzi hautagaien artean nagusitu da. Irurtzundarrak 400 euroko saria irabazi du.Bereziki arrakastatsua izan da haurren kategoria, 14 urtez beherakoena. 32 lan aurkeztu dira lehiara. Haien arteko bi lan nabarmendu ditu epaimahaiak, Iñigo Carballoren Koloretako eztanda eta Markel Cestauren Leon kartelak. 150 euroko saria banatuko dute.