Trimanek Mimi eta Juanra fitxatu ditu

Guaixe 2011ko ekainaren 8a

Triman Navarra Xota hurrengo denboraldia buru belarri prestatzen dabil. Imanol Arregik aurtengo plantilla izango du oinarri 2011-2012an, baina plantilla osatu eta indartzeko bi jokalari fitxatu ditu Trimanek: Mimi eta Juanra.Mimi madrildarrak 30 urte ditu eta azkeneko 6 denboraldiak Azkar Lugon eman ditu, eta giltzarrietako bat izan da. Atzelari gogorra eta oso lehiakorra da, jaurtiketa onarekin. Defentsa indartzeko heldu da Trimanera. Eta 29 urte dituen Juanrra madrildarrak azken 3 denboraldiak Inter Movistar talde ahaltsuan eman ditu. Erasotzaile trebea da eta jaurtiketa bikaina du.Bestalde, Irurtzungo harrobitik lehen taldera eginen du salto Jonathan Vilchesek. Aurten utzita aritu da Zilarrezko Mailako Zamora taldean eta hurrengo denboraldian Trimanen ariko da. Eta Rafa Usin jokalari internazionalak talde irurtzundarrean jarraituko du 2014ra arte. Madrilgo jokalari hegalak hainbat eskaintza izan ditu, baina Trimanen jarraitzea nahiago izan du. "Oso kontentu nago, hasieratik hemen jarraitzea baitzen nire asmoa" azaldu du Rafa Usinek.Trimanek ez ditu fitxaketa gehiago egingo.BajakXotak hiru baja izanen ditu. Trimanek ez die berritu Eugenio Moratilla "Uge"-ri eta Raul Garcia "Cuco"-ri. Eta David Gascon atezaina erretiratuko da, areto futbol profesionala utziko du, Xotarekin 13 denboraldi aritu eta gero.