Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Pikuxar euskal txokoak zortzi urte betetzen zituela eta larunbatekoa ospakizun eguna izan zen. 20 kide bildu ziren bazkaltzera eta kalderete goxoa dastatzeko aukera izan zuten.Pikuxarren urteurreneko plater nagusia kontzertuak izan ziren. Kerasy eta Gaur Ez taldeek emanaldia eskaini zuten. Irurtzungo Musikarien Kolektiboak jarri zuen emanaldiko azpiegitura. Kontzertuaren ondoren Pikuxarren jarraitu zuen festak.Garai bateko azokako barazki plazan izan zen kontzertua. Hainbat irurtzundar pozik zeuden kontzertua han ospatu zelako, aspaldi erabiltzen ez zen espazio bat berreskuratu zelako.