Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiralean iragarri genuenaren kontra, Inasa Foilen ez zen erreferendumik egin. Bezperan enpresa batzordea (CCOO 4, LAB 2 , UGT, Solidari eta Koadroak bana) bildu zen. Langileek CCOOk eta zuzendaritzak adostutako aurre- akordioaren inguruan iritzia eman behar zuten hasieran. Baina gainontzeko sindikatuek galdeketa bertan behera uztea eskatu zuten, aurre-akordioan zehaztasun falta zegoela argudiatuta. Hala erabaki zen. Astean zehar CCOOk eta zuzendaritzak adostutako aurre-akordioa zehatz idatzi zuten. Testu berria atzokoan enpresa batzordean aurkeztu zuen CCOOk. Gainontzeko sindikatuak, enpresa batzordean gehiengoa dutenak, ez zeuden ados CCOOk aurkeztutako dokumentuarekin eta beste agiri alternatibo bat prestatuko dute. Horretarako bilduko dira astelehenean. Inasako gehiengo sindikalak aurre-akordio zirriborroa langileei aurkeztuko die, eta heldu den ostiralean enpresa batzordea bilduko da egoera baloratzera. Mahai gainean gehiengo sindikalaren eta CCOOren aurre-akordio proposamenak egonen dira.