Eskalatzailea Biaizpen hila

Guaixe 2011ko ekainaren 13a

Igandean, 16:00ak aldera, izan zen ezbeharra. Hildakoa Oronoz Mugairiko Iñigo Zabaleta Gogorzena, 44 urtekoa, da. Beste lagun batekin batera Ahizpa handia eskalatu ondoren jaisten ari zirela gertatu zen ezbeharra, V izenez ezagutzen den tokian. Hildakoak harri solteak zeuden toki batean zapatu zuen, harriak askatu eta erori egin zen. Gerora harri gehiago erori ziren eta hildakoaren gorpua beheraka eraman zuen, 60 metro. Bere eskalada kideak eta inguruan eskalatzen aritu ziren hiru bilbotarrek mendian behera egin zuten eta bizirik iraunarazten ahalegindu ziren, baina alferrik. Erorketa izan zen tokia oso malkartsua denez, Nafarroako Gobernuko helikoptero batean Guardia Zibileko GREIM erreskate taldeko kideak hurbildu ziren eta haiek izan ziren gorpua jaso zutenak.BiaizpeEskalada bideez gehiago jakiteko hemen klikatu.