Akordioa Inasan

Guaixe 2011ko ekainaren 16a

197 langilek bozkatu zuten. Haietatik 141ek aurre-akordioaren alde egin zuten, 50ek kontra eta 6k txuriCCOOk eta UGTk babestu dute akordioa, LAB, Solidari eta Kuadroak ezAstelehen eta asteartean CCOOk eta Inasako zuzendaritzak lortutako Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurre-akordioaren inguruko iritzia eman zuen plantillak eta langile gehienak haren alde agertu dira. Enpresa batzordean (CCOO 4, LAB 2, UGT, Solidari eta Koadroak bana) ordezkari gehien dituen  CCOOk "oso positiboki" hartu du galdeketaren emaitza, eta langileen erabakia errespetatuz,EEEri buruzko aurre-akordioa sinatuko duela jakinarazi du. Aldi berean, sindikatuak enpresa batzordeko kide diren gainontzeko sindikatuei akordioarekin bat egiteko deia egin die CCOOk. UGTk, esaterako, langileen erabakia onartu eta akordioa babestuko du. UGTk ostegunean LAB, Solidari eta Koadroetako ordezkariekin batera aurre-akordio testu alternatiboa sortzea erabaki zuen, baina ostiralean enpresa batzordearen ezohiko bilera deitu eta CCOOk zuzendaritzarekin adostutako aurre-akordioa onartzen zuela esan zuen. Astelehenerako"Zuzendaritzak plantilla, soldatak eta eskubideak murriztu nahi zituen, eta gogoz, jarraipena eginez eta gardentasunez lan eginez  CCOOk langileendako onena dena lortzeko lan egin du". Sindikatutik diote, negoziazio mahaia hautsi zenetik akordio onena lortzeko lanean jarraitu dutela, "joaten direnendako eta gelditzen direnendako". CCOOtik azaldu dute enplegu maila eta lantegiaren etorkizuna bermatzeko asmoz aritu direla. CCOOk jakinarazi duenez,heldu den astelehenean sinatu nahi dute Inasako EEE. Langileen ordezkariez gain, lantegiaren jabe den Baikap-eko Halrald Ender egonen da. Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko zuzendari Imelda Lorea lekuko dela sinatuko da espedientea. LAB kontraLAB sindikatuak langileei aurre-akordioaren kontra boza emateko eskatu zien, "ez delako industria-plan seriorik ezta Inasaren etorkizunerako Baikapen konpromisorik ere agertzen". LABek salatu duenez, "CCOO eta UGT erreferendumarekin babestu dira neurri horiek onartzeko. Asanblada, eztabaida eta parte hartzea eragotzi dute". Sindikatu abertzaleak dio CCOOk aurre-akordioa enpresa batzordeari eta langileei bizkar emanda negoziatu duela. LABeko kideek azaldu dutenez, "Baikap-ek ez du inolako inbertsiorik egiten. Ez du inolako kosterik berarendako. Kaleratzeak gizarte prebisio planaren, soldata %8 murriztearen eta 2 urtez izoztearen bidez ordainduko dira. Langileen ahaleginarekin sortu den erretirorako plana ere hartuko du". Sindikatu abertzaleak, bestalde, biltegia azpikontratatuko dela salatu du. "Horrek lanpostuak galtzea eta Inasan lehen eta bigarren mailako langileak egotea ekarriko du".LABen iritziz zuzendaritzak eskatu baino gehiago eman zaio aurre-akordio horrekin. Eta gaineratu du Baikap-ek 50.000 eurogatik eskuratu zuela Inasa eta urte eta erdian 800.000 euro jaso ditu. "Baikap Inasa eta bere langileak zukutzen ari da, aurretik pasa diren taldeek egin bezala".AkordioaBi aldeek adostu dutenez aurten 26 aurre-jubilazio izanen lirateke eta heldu den urtean beste 14. 50.000 euro baino gutxiago kobratzen duten langileek lan egindako urte bakoitzeko 33 eguneko kalte ordaina jasoko lukete, 15 eguneko mugarekin. Gainera, gizarte segurantzarekin hitzarmena eginen litzateke 62 urterekin jubilatzeko. 50.000 euro baino gutxiagoko kalte ordaina jasotzen duenak, 1.500 euro jasoko ditu ordainketa bakarrean langabezian bi urte egon ondoren. 90.000 euro arteko kalte-ordainak 1.200 euroko osagarria izanen du hilero.Aurre-akordioaren arabera, aurten oinarrizko soldata gordina %8 txikituko litzateke. Soldata aurten, 2012an eta 2013an izoztuta egonen litzateke. Konpentsazio gisa langileek aurten 2.400 euroko saria jasoko lukete. Aurre-akordioak aurreikusten du jaitsitako soldataren %8a 2013 urtean zehar berreskuratzea. Horretaz gain, Nafarroako metalgintzako hitzarmena baino %1 gehiago kobratzea 2014an eta 2015ean.Langileek jubilatzerakoan enpresarengandik jasotzen duten diru kopurua ere aipatzen da akordioan. Azkenik, CCOOk eta zuzendaritzak adostu dute 2013ko akabera arte inbertsioak bermatzea, baita 170 langileko plantilla ere.