Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Trinitatea ospatuko da asteburuan Irurtzunen. Gaur, hasteko, 20:00etan, Pikuxarren Aitzol Lasa abeslariaren emanaldia izanen da.Bihar, berriz, 15:30etik aurrera igerilekuak zabalduko dira eta hainbat joko izanen dira, horregatik, sarrera doan izanen da.18:00etatik aurrera, bihar, Larrazpi elkarteak Larrazpitek 2.0 musika jaialdia hartuko du. Bestelako doinuak nahi dituztenek Modestorekin plazan dantzatzeko aukera izanen dute, 20:00etatik 22:30era. Gauerditik aurrera DJ Royito izanen da Pikuxarren.Igandean gaiteroen dianak jo ondoren, askok Ergako bidea hartuko dute. 11:00etan euskarazko meza izanen da eta, gaztelaniazkoa. 17:00etatik aurrera azkenik joko tradizionalekin jokatzeko aukera izanen dute txikiek.