Igerilekua zabalik

Guaixe 2011ko ekainaren 17a

Irurtzungo igerileku sasoia bihar zabalduko da eta, horregatik, ur parkea antolatu du udalak. Igerilekuan txalupak, bola, puzgarriak eta beste izanen dira denen gozagarri, 15:30etik 19:30era.Urtero moduan Irurtzungo Udalak igeriketa ikastaroak antolatu ditu. Izen ematea hilaren 20ra arte egin daiteke udaletxean. Bazkide direnek 40 euro ordaindu beharko dute hileko, ez direnek, berriz, 50. Bankuko ordainagiria eraman behar da izen ematerakoan. Informaziorako 948 600 412.