Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Botxa joko tradizionala da, petankaren antzekoa, eta Iratxo elkarteko botxategian gustuko dute botxan aritzea; urtero antolatzen dituzte txapelketak. Aurten, 8 talde lehiatu dira Irurtzungo Iratxo elkarteak antolatutako Iratxo Botxa Txapelketan. Orain arte hasierako ligaxkan murgilduta ibili dira, eta aurreko asteburuan final laurdenak jokatu zituzten. Asteburu honetan, aldiz, finalerdien eta final handien txanda izango da. Final handia igandean jokatuko da, eta ondoren sari emate ekitaldia izango da Iratxon. Final laurdenen emaitzakDesesperados 20 - Xabier-Mikel-Felix 11Tirillas - Tximeleta (jokatzeke)Asensio-Manolo-Jose Javier 14 - Lirainak 20AHTrik ez! 10 - Botxadores 20Asteburuko finalerdiak eta finalakOstiralean, hilak 1722:00etan: Lirainak - Botxadores (final erdia)Larunbatean, hilak 1819:00etan: Desesperados - Final laurdenetako 2. partidaren irabazlea20:30ean: 3. eta 4. postuetako kontsolazio finalaIgandean, hilak 1920:00etan: Final handia. Ondoren sari banaketa