Irurtzun musika elektronikoaren hiriburu

Guaixe 2011ko ekainaren 17a

Bihar bigarren Larrazpitek jaialdia ospatuko daSakanako musika elektronikoak bi hiriburu ditu, Olatzagutia eta Irurtzunen. Berriki ospatu da V. Maisutekno jaialdia Olaztiko gaztetxean. Asteburuan, Trinitate jaietan, Irurtzunek hartuko du txanda. Larrazpi gazte elkarteak Larrazpitek 2.0 jaialdia antolatu du. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, 13 orduko festa iragarri dute, musu truk. Musika elektronikoa sasoi oneanMusika elektronikoa indartsu dago Irurtzunen. Bertako seme Alvaro Legarrak, DJ Gordonek, bi lagunekin batera North Trance Collectiv egitasmoa sortu zuen 2009an. Haren bultzadarekin, musika elektronikoaren zenbait jaialdi antolatu dira azken urteetan. Trance, progresive-house, trance uplifting eta teach-trance doinuek eta bestelako musika elektronikoak lekua egin du Arakilen. Ildo horretatik sortu da Larrazpitek jaialdia. Musika elektronikoaren bigarren edizioan, Irurtzun Nafarroako DJ ezagunen bilgune izanen da. Iazko esperientzia bikainaren ondoren, batzuek errepikatzea erabaki dute. Esaterako, Iker Allok eta Nölek eta, nola ez, DJ Gordonek. Bakarka nahiz bikoteka, Sakanako, Iruñerriko eta Lizarraldeko DJek musika elektronikoaren emanaldi luzea eskainiko dute. Musika elektroniko azken joerekin gozatzeko aukera ederra izanen da. Jaialdia ordu txikietaraino luzatuko da. EgitarauaIñaki Kreator (Müsex Industries, 20 urte platerekin), Enox DJ´z (Iker Allo vs Nöle), Insane Sound System (Iñigo Arriza vs Gordon), Vektor Politoxik Live (Speakerbox & JVI), FE (Electric Theraphies/Pagoa), Xabi DC (Iruñea), Editer (Brutal Noise), Abuelo (Zizur Nagusia) eta Ina (Lizarra)