Lirainak txapeldun

Guaixe 2011ko ekainaren 21a

Igandean Iratxo Botxa Txapelketako final handia hartu zuen Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategiak. Aurten zortzi talde lehiatu dira petankarekin antza handia duen joko honetan, eta ligaxka, final laurdenak eta final handiak jokatu ondoren, final handien txanda iritsi zen. Kasu honetan, Lirainak taldeko Santos Iragi, Julien Iragi eta Marian Moreno izan dira garaileak, partida borrokatu eta lehiatuan Tirillas hirukoteari - Alfredo Arraras, Javi Beraza eta Mari Terez - gailendu eta gero. Finalen ondoren sari banaketa eta auzatea izan zen Iratxo elkartean partaide eta ikusle guztiendako. Udan botxa gehiagoTxapelketa bukatu da, baina udan botxak ez du etenik izango. Abuztuaren 16tik 22ra Buruz Buruko Botxa Txapelketa jokatuko da, abuztuaren 22tik 29ra ume eta gazteen Botxa Txapelketak. Irailean gazteen botxa jardunaldiak izango dira, irailaren 1ean Irurtzunen eta irailaren 2an Berriozarren, eta irailaren 1etik 9ra Binakako Botxa Txapelketa izanen da jokoan. Bukatzeko, irailaren 10ean eta 11n Iratxoko Sari Nagusia jokatuko da. Emaitzak-Finalerdiak: Lirainak 20 - Botxadores 14Desesperados 13 - Lirainak 20-Finalak:3. eta 4. postuak: Desperados 14 - Botxadores 20Finala: Lirainak 20 - Tirillas 13