Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Espainiako Abiadura Txapelketako (CEV) jardunaldia hartu du Montmelóko Katalunyako Zirkuituak, 22.000 ikusle baino gehiagoren aurrean. Alex Mariñelarena irurtzundarra Stock Extreme 1000cc kategorian aritu da, BMW S1000RR motorrarekin. Santiago Barraganek bere hirugarren garaipena lortu zuen, karrera gorabeheratsuan. Alex Mariñelarena ongi aritu zen eta bosgarrena izan zen, lehen pilotu pribatua. Sailkapen orokorrean Santiago Barragan da liderra (75 puntu). Alex Mariñelarenak laugarren postuari heltzen dio (35 puntu), eta lehen pilotu pribatua da. Espainiako Abiadura Txapelketako hurrengo lasterketa uztailaren 10ean jokatuko da, Albaceten.