Iratxoko bazkideen festa

Guaixe 2011ko ekainaren 28a

Herria festetarako prestatzen ari den honetan, Iratxo elkarteko bazkideek larunbatean bere eguna ospatu zuten. Haietatik 36 mendi buelta egitera animatu ziren. 8:00etan abiatu ziren Irañetatik, Urruntzure aldera jo eta Maddalen haitzaren atzetik gora egin zuten, Goldaratzera iritsi arte. Han beste bazkide batzuek eramandako gosariaz gozatzeko aukera izan zuten. Indarrak hartuta, beherako bidea hartu zuten Iratxo kideek, Egiarretara. Batzuk Irurtzunera oinez bueltatu ziren, autotan besteak. Arratsaldean, Iratxoko kideak gaiteroekin poteoan ibili ziren eta ondoren, 60 bat, mahai inguruan afaltzera eseri ziren. Salbador akordeoilariaren doinuek dantzaldia ordu txikietaraino luzatu zuten.