Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aizpea euskara taldeak eta Pikuxar euskal txokoak udarako postal lehiaketa antolatu du. Bi erakundeek oporretara doazen irurtzundarrak parte hartzera animatu dituzte. Doazen lekura doazela postal bat hartu eta haien bidaiaren berri labur emanez, bizitakoa kontatuz edota soilik goraintziak bidaliz postala idaztean datza lehiaketa. Jakina, postala euskaraz idatzia egon beharko du eta Irurtzunera bidali beharko da. Jasotako postalen artean agorrilaren 5ean eta irailaren 10ean bina afari zozketatuko dituzte. Nora bidali?Pikuxar, San Martin kalea 5. 31.860 Irurtzun.