Parrelek Triman Navarra utziko du Laziora joateko

Guaixe 2011ko uztailaren 6a

Triman Navarra Xota klubetik azaldu dutenez, klubak eta Rafael Ferreira Da Silva "Parrel" jokalaria adostasunera iritsi dira, jokalariaren kontratua eteteko - urte bateko kontratua zuen - eta Parrel Italiako Ligako Serie A mailako Erromako Laziora joan ahal izateko. Parrelek hiru denboraldirako sinatu du Erromako taldearekin.Ibilbide berrian zorterik onena opa dio Triman Navarra Xotak Parreli eta Irurtzungo klubean egindako lana eskertu nahi dio. Asteartean Lazioko presidente eta bi direktibo Iruñean izan ziren Xotaren lan metodoak ezagutzeko eta bi klubek etorkizunean izan ahal dituzten kolaborazioetarako oinarriak jartzeko.Hortaz, Trimanek lau baja izango ditu: David Gascón, Cuco, Uge eta Parrel. Haien hutsunea betetzeko Mimi, Juanra eta Jonatan helduko dira.