Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iaz bezala, aurten ere Aizpea euskara taldeak agorrileko aurreneko bi astetarako antolatu du udako euskarazko tailerren programa. Txikienek uda garaian euskararekin duten lotura ziurtatu asmoz antolatu du Aizpeak programa hori. Euskara taldeak haurrei haurren egunerokotasunerako hizkuntz baliabideak eman nahi dizkie horrela. Hori joko, plastika, antzerki eta bestelako ekintzen bidez landuko da. Haien seme-alabak programa horretan apuntatu nahi duten gurasoek ostirala dute azken eguna. Horretarako ohiko tokietatik pasa beharko dute eta 15 euro ordaindu. Taldeak osatzeko Aizpeak jakinarazi du gutxienez 15 haur bildu beharko direla. Bestalde, Aizpea euskara taldeak uda akaberarako euskarazko botxa txapelketa antolatu du, agorrilaren 29an hasi eta irailaren 2an bukatuko da.