Zazpigarren artea kalean

Guaixe 2011ko uztailaren 19a

Gaurtik aurrera, zazpigarren arteaz gozatzeko aukera izanen da Irurtzungo plazan. Hilabete luzez, asteazkena Udako Zinemaren eguna izanen da; aste hau izanen da salbuespena, festen bezperan, asteartera pasa baitute eguna. 22:00etan dute hitzordua.Irurtzungo Udaleko Kultura Sailak adin eta gustu guztietarako eskaintza egin du. Fantasia, abentura, akzioa, komedia eta marrazki bizidunen artean aukera daiteke. Film gehienak gaztelaniaz dira, baina euskarazko filmak itxiko du Udako Zinema programa, agorrileko azken asteazkenean.Egutegia:Garilaren 19an, Piratas del Caribe 4Garilaren 27an, EnredadosAgorrilaren 3an, ImparablesAgorrilaren 10ean, Esta abuela es mi padreAgorrilaren 17an, El discurso del reyAgorrilaren 24an, Artur eta munduaren gerra