Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Larrazpi elkarteak musika eskaintza berezia egin du herriko festetarako. Orain arteko jaialdien arrakasta ikusita, beste behin ere, lekua egin diote musika elektronikoari. "Luxuzko egitaraua prestatu dugu, house musikarekin hasi eta techno indartsueneraino. Jaialdia ez da oharkabean pasako" iragarri du DJ Gordonek. Irurtzunen goi mailako musika elektronikoaren hiriburu izanen da hiru egunez. Gaur, 23:00etan hasiko da jaialdia tech-house, house eta minimalista estiloekin. Bihar eta igandean, berriz, techno eta electro-technoaren txanda izanen da. Larunbatean 18:00etan hasiko da emanaldia eta azken egunean, igandean, 17:00etan. Antolatzaileek 22 DJ espero dituzte, Mikeloop gipuzkoarra ez beste guztiak nafarrak. Sakanak bi ordezkari izanen ditu: DJ Gordon eta Aiert. Irurtzundarra larunbatean Iñigo Arrizarekin batera ariko da eta igandean bakarka. Etxarriarrak igandeko emanaldia irekiko du. Sarrera doan da. EgitarauaGarilak 22, ostirala, 23:00etik aurrera: Mikel Ayerra (Movie-Level), Mikeloop (Movie-Fresh and blunt), V-Vitin (Freebass), Maik EDN (Electric rec), Alberto Sánchez (Electronic life-Txuribeltz) eta Xabier Hidalgo (Electronic life-Txuribeltz)Garilak 23, larunbata, 18:00etatik aurrera: Iker Allo (Enox Dj´z-Techno groove), Nöle (Enox Dj´z eta Teknoise), Pastemak aka Fatcat (Müsex industries), Evoratech (Double change), Insane sound system (Iñigo Arriza eta Gordon), Jokin (Electrolovers), Artrotek live! Garilak 24, igandea, 17:00etatik aurrera: Aiert, Unai kox (Brutal noise), Pitu, Umeboshi aka Nöle (Noize music), Animatek (Txapaotsa), Kirikol (Visual Sound), Aseptik Noise Live! (Visual Sound), Gordon (Insane Sound System) eta Vj Acornik (visuales)