Sakanako Kaiak Jardunaldia ostegunean Irurtzunen

Guaixe 2011ko uztailaren 20a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Irurtzungo Udalaren laguntzarekin Sakanako Kaiak Jardunaldia antolatu du ostegunean, garilaren 28an, Irurtzungo igerilekuetan, 17:00etatik aurrera. Adin guztietarako jarduera izango da.Izena ematea zabalik dago garilaren 26ra arte. Asteartea da azken eguna Kirol Zerbitzura deitu eta apuntatzeko (948 464 866 telefonoa edo kirolak@sakana-mank.com). Izena ematen duten partaideen arabera autobusa antolatuko da.