Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atakondoa eskolan duten espazio premiari moduluak jarriz erantzun dio Hezkuntza Departamentuak. Aurreko ikasturtean bi modulu izan ziren; oraingo honetan, berriz, lau.Txiki Iriarte alkateak azaldu digunez, departamentuko teknikariek esan zioten konponbidea DBHko 1. eta 2. mailak hartuko dituen ikastetxe bat egitea litzatekeela, eta 3. eta 4. mailak etorkizunean egiteko tokia erreserba egitea. "Hori aurreko legegintzaldi akaberan esan ziguten. Baina ez zen erabaki politikoa hartu eta egungo gobernuarekin biltzeko eskaera egin badugu ere oraindik ez digute erantzun", esan digu Iriartek. Irurtzungo alkateak ikastetxe berria egitea lehentasunezkotzat jo du. Baina herenegun Nafarroako Gobernuaren murrizketa iragarpena kezkaz hartu du.