Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzokoan Triman Navarra talde irurtzundarrak, urtero bezala, denboraldi hasierako aurkezpena egin zuen komunikabide, babesle eta agintarien aurrean, Zuastin. Taldea ilusioz beterik aurkeztu da eta gogotsu pasa den urteko maila mantentzeko asmoz.Taldeko entrenatzailea, Imanol Arregui, pozik dago aurten taldeak dituen fitxaje berriez gain (Ximbinha, Asier eta Jonathan, azken biak irutzundarrak), taldea aurreko urtetik oso batuta aurkitzen delako.Irurtzundarren helburu nagusiena munduko 16 onenen artean mantentzea den arren, ez dute baztertzen Espainiako kopan, Ligan eta Errege kopan postu onak lortzea.Esan bezala, taldeak berrikuntzak dituen arren, pasa den urteko oinarri berdina mantentzen jarraitzen du, nahiz eta Parrel, taldeko bostekoan ohikoena zenetako bat, Lazio talde italiarrera joan den. Aipagarria da aurtengoa, azken urteetako talderik "sakandarrena" dela, 4 irurtzundar baitaude bertan, aurtengo fitxaje berriez aparte, Roberto Martil eta Iñigo.Aurredenboraldiari dagokionez, pasa den larunbatean jokatu zuen azken partidua Sala de División de Honor-en kontra (2-3), Zaragozan. Gainontzeko partiduegi dagokienez, ia denak irabazi ditu, Rios Renovables (4-4 eta penaltietan irabaziz), Talavera (0-3) eta Lardero (1-6) taldeen kontra, eta bakarra galdu, Inter Movistarren kontra (1-8)