Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Iratxo elkarteak eta Aizpea Euskara Taldeak agorrilean hasita hainbat botxa txapelketa antolatu dituzte, binakako, banakakoa, haurrena eta Berriozar eta Irurtzunen artekoa.Binakako ligaxka, agorrilaren 22an hasi eta 26an despeditu zen. Bertan 9 bikotek hartu zuten parte, 2 multzotan banatuta. Final laurdenak pasa den astelehenean jokatu ziren eta bertan multzo bakoitzeko lehen 4 taldeek jokatu zuten. Hurrengo egunean, finalerdietan, Santos-Julen eta Marivi-Mikel bikoteak sailkatu ziren finalerako, azken hauek izan zirelarik irabazleak, 9-15 irabaziz.Haurrena arrakastatsuena izan zen. 29 haur aritu ziren irailaren 1etik 7ra bitarte. Finala atzo arratsaldean jokatu zen, Alejandro- Jon- Jose hirukotea Dani- Unai- Unai Berazaren kontra. Oso berdindua egon zen partidua eta azkenean lehenek irabazi zuten 12-11.Azken txapelketa banakakoa izango da. Atzotik datorren asteazken arte, 5 multzotan banatutako 20 partaide arituko dira 19:30etik aurrera jokatuko diren partiduetan. Final laurdenak hilaren 15ean izango dira eta 16an finalerdi eta final nagusia jokatuko dira.Eta atzokoa Irurtzunen eta Berriozarren arteko norgehiagokaren eguna izan zen. Erredakzioa itxi zenean oraindik partiduak jokatu gabe zeuden, baina ziurrenik, aurreko txapelketek izandako arrakasta ikusita, giro paregabea egongo zela botxategian.