Hobe sentitzeko moduak ezagutzeko

Guaixe 2011ko irailaren 14a

Ostiralean eta hilaren 30ean izanen da, 18:00etan, kultur etxeanHobe sentitu nahi duzu? izenburua du ikastaroak eta Gaztelu Lusek emanen du. Ikastaroko parte-hartzaileek hainbat gairen inguruan ariko dira, besteak beste: adimen emozionala, harreman pertsonalak hobetzeko eta trebeagoak izateko laguntza emanen du;  eguneroko bizitzan hobe sentitzeko tresnak eta gazteek dituzten helburu eta asmoen inguruan hausnartuko dute. Ikastaroa Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Prebentzio Programak antolatu du.Informazio gehiago - Tuenti: Gaztepuntua Irurtzungo Zonaldea- ssbirurtzun.gazteinfo@infolocal.org