Gaztetxokoak gaur zabalduko ditu ateak

Guaixe 2011ko irailaren 16a

Asteburutan zabalduko ditu ateak eta eskaera egonez gero, asteazkenetan zabaldu litzake ateakGaurtik aurrera erabilgarri izanen da asteburu guztietan Irurtzungo Gaztetxokoa. 12 eta 15 urte bitarteko gaztetxoak izanen dira erabiltzaileak. Helduagoak badituzte bajerak biltzeko baina adin tarte hori duten gazteek ez dute non bildu, batez ere neguan. Behar horri erantzunen dio Gaztetxokoak. Izenik ez du baina aurten bat jarri nahi lioketela azaldu digu Sara Fernandezek, begiraleak. Berarekin batera bigarren begirale bat ere egonen da gaztetxoei harrera egiten, hura aurki kontratatuko dutela jakinarazi digu. Fernandezek azaldu digunez, beraien egitekoa izanen da Gaztetxokoan egotea eta erabiltzaileei laguntza ematea: "Gazte Informazio Guneaz arduratuko gara, tailerrak, irteerak eta jarduerak antolatuko ditugu, beti ere gazteen interesak kontuan izanik". Horregatik, Fernadezek aurreratu digu asteburuan gazteen artean inkesta zabalduko dutela, zer egin nahi luketen jakin ahal izateko. Gaztetxo irurtzundarrek ezagutzen dute Gaztetxokoa. Aste Santu ondoren eta ekaina bitartean zabalik egon zen. Probaldia positiboa izan zela esan digu Fernandezek. Orduko esperientzian oinarrituta zenbait egokitzapen egin dituzte, ordutegian esaterako. EgitekoakBegiraleen egitekoa ere izanen da gazteei laguntza ematea eta zenbait arlotan bideratzea. Horrekin batera, arrisku egoeraren bat ikusiz gero hura bideratzeko ahalegina eginen dute. Egiteko horretarako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko langileekin koordinatuta egonen dira. Baita Irurtzugo Gazteria Kontseiluarekin ere. Fernandezek esan digu herriko beste erakundeekin harremana izan nahiko luketela. EspazioaGaztetxokoak lau gune ditu bionboz banatuta. Batean ping pongean jolasteko mahaia dago. Beste batean mahaiak daude, han hainbat ekintza egin ahal izateko.  Hirugarren txokoan ordenagailuak daude, gazteek erabil ditzaten. Eta, azkenik, telebista eta play stationa dituen txokoa dago, sofa eta guzti, gazteek eroso jokatu dezaten. Gune horietaz gain, komunak ere badaude. Gaztetxokoko begiraleak, bestalde, aurreratu digu "ekintza jakin batzuk egin ahal izateko aldamenean dugu erabilera anitzeko gela hartuko dugu".  OrdutegiaOstiraletan: 17:00etatik 22:00etara. Larunbatetan: 16:00etatik 23:00etara. Igandeetan: 16:00etatik 21:00etara.