Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Triman 7- Marfil S.F 3Trimanek denboraldiko lehen 3 puntuak lortu ditu, Marfil Santa Colomaren kontra 7-3 nagusito ondoren. Irurtzundarrek pasa den astekoan emandako itsura berdina emanez hasi zuten partidua, eta okerrena espero zen. Baina Usinen golak jokalariak animatu eta zaleak are gehiago berotu zituen eta hortik aurrera hasi zen gol festa. Santa Colomakoek ezin izan zioten Triman handi, erasotzaile eta menderatzaileari aurre egin eta gol dexente sartu bazituzten ere, ez zen nahikoa izan irurrtzundarren gol festari buelta emateko.Sailkapen orokorrean, Barcelona lehenaren atzetik, Triman 9. da 3 punturekin. Aste honetan Trimanek atzera ere kanpo jokatuko du Puertollanoren kontra, larunbatean arratsaldeko 18:30ean