Oporrak+postala=afaria

Guaixe 2011ko irailaren 20a

Aizpea euskara taldeak eta Pikuxar euskal txokoak udarako postal lehiaketa antolatu zuten. Halaxe, irurtzundarrek haien opor lekutik  postal bat hartu eta haien bidaiaren berri labur emanez, bizitakoa kontatuz edota soilik goraintziak bidaliz postala idaztera animatu zituzten. 25 irurtzundar izan dira lehiaketan parte hartu dutenak. Pirinioetatik, Cantabriatik, Suitzatik, Vietnametik, Frantziatik, Cataluniatik, Portugaletik... bidali dituzte postalak. Irabazleak Eunate Dorai eta Ruben Fernandez izan dira. Bakoitzak herriko taberna batean afari goxoa eskuratu du.