Kostata lortutako garaipena.

Guaixe 2011ko irailaren 27a

Puertollano 1 - Triman 2Trimanek partiduan jokatzen ziren 3 puntuak ekarri zituen etxera, lehia handiko partiduan. Puertollanon larunbatean jokatutako norgehiagokan, hasieratik etxekoak garaipena lortzera atera ziren eta jokaldi oso onak egin zituzten, baina ez zuten borobiltzeko aukerarik izan. Irurtzundarrak ez ziren oso fin ibili, lehen zatian batez ere eta izan zituzten gol aukera bakarrak baliatu zituzten garaipena eskuratzeko.Horrela, sailkapen orokorrean, lehena FC Barcelona da eta Triman 6. da 6 punturekin. Aste honetako jardunaldiari dagokionez, irurtzundarrek etxean jokatuko dute Caja Segoviaren kontrako partidua, ostiralean, arratsaldeko 20:30ean.