Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bakarlariek Irurtzungo abesbatzaren laguntza izanen duteSandra Dominguez sopranoa eta Iñigo Irigoien tenorea, Francesca Croccolino piano-jolearekin batera, zarzuela zabaltzen ari dira Nafarroan barna. Bihar Sakanara ekarriko dute Un paseo por la zarzuela ikuskizuna. Irurtzungo emanaldian laguntzaile bereziak izanen dituzte: Andoni Sarobe baritonoa eta Irurtzungo abesbatza. Bakarlariek eta abesbatzak sakandarrak zarzuela jenerora hurbiltzea nahi dute. Helburu horrekin antolatu dute kontzertu didaktiko-musikala. Emanaldian zarzuela ezagunenetako duo, romanza eta koroak eskainiko dituzte. Batzuk, Madrileko giro kastizoan kokatzen dira (La Gran via, Luisa Fernanda), baina badira gertuago sentitzen ditugunak ere (Guridiren El Caserio, Sorozabalen La tabernera del puerto, eta abar). Zarzuelaz zarzuelako bidaia egiten lagunduko digu Javier Horno aurkezleak. Elkarlan bereziaSandra Dominguez sopranoak ahots-teknika klaseak eman zituen joan zen urtean Irurtzungo abesbatzan. Orduan sortu zen biharko kontzertua egiteko ideia. "Kontzertuko protagonistak bakarlariak dira, baina abesbatzari esker emanaldia ikusgarriagoa da" azaldu zuen Fermin Idareta zuzendariak Beleixe irratian (FM 107,3). Elkarlanari esker, bakarlarien eta koruen arteko ahots masa kontraste ederrak sortu dira. Irurtzungo abesbatzak ilusio bereziarekin prestatu du larunbateko kontzertua. Gogotsu egin dute lan udan. "Irurtzunen ezaugarri hauetako kontzertu bat egiten den lehen aldia da eta, posibleki, azkena. Zarzuelaz gozatzeko aukera ezin hobea da" azaldu du abesbatzako zuzendariak. Horra hor gonbitea. Parte-hartzaileakBakarlariak: Sandra Dominguez sopranoa eta Iñigo Irigoien tenoreaPiano-jolea: Francesca CroccolinoLaguntzaileak: Andoni Sarobe baritonoa eta Irurtzungo abesbatzaAurkezlea: Javier Horno