Uda agurtzeko, festa

Guaixe 2011ko irailaren 30a

Aspaldi honetan Irurtzunen asteburuetan giro nahiko eskasa egoten da. Irurtzundarrak atera bai, baina herrian ez dira gelditzen. Horretaz jabetuta, asteburuak herrian ondo pasatzeko aukera zabaltzeko Irurtzungo zazpi tabernek festatxo bat antolatu dute; "irurtzundarrek non dantza izan dezaten eta autoa hartu gabe,m etxetik hurbil, pote batzuk hartzeko aukera izan dezaten". Tabernariek giro ederra eta sorpresaren bat iragarri dituzte gauerdia eta seiak bitartean.Roman, La Moncloa, Pikuxar, Amaia, El Viejo, Plazaola eta Sakana Park tabernek bat egin dute antolakuntzan.