Ismael Makeda eta Iker Madoz eskalatzaileek pareta berria zabaldu dute. Bidea, "Lurra eta askatasuna" hots egiten dena, Irurtzungo Biaizpeko ahizpa handian dago. Paretak eskalatzen ibiltzeko bide bat baino gehiago dituen arren, nafarren bide hau aurrekoak baino zuzenagoa da, 200m eta 6 zatiz osatua.Bide berri hau zabaldu ahal izateko, eskalatzaileek lan eskerga egin behar izan zuten, gehienbat, garbiketan eta hornikuntzan. Eskalada kareharri oso trinkoan egitekoa da, gainera egindako loturak rapelatzeko ere erabili daitezke. Ibilbidearen ezaugarriei dagokionez, esan beharra dago nahiko teknikoa dela, eskalatzaileendako mugimendu oso interesgarriekin eta zulo eta regletetatik pasatuz. Hemengo bideen estilokoa, hain zuzen.Guztira sei zati dira, gutxieneko 6b+-eko zailtasunarekin: L1: 6b; L2: 7z+; L3: 7a; L4: 6c; L5: 6b+; eta L6: 7a+/b. Hori da bidea zabaldu dutenen proposamena, baina bide berria probatu duenetako baten arabera L2-a 7b izango litzateke eta L6-a 7a+. Gainera, eskalatzaileak dioenez, Biaizpen asko eskalatu duen arren, orain arteko biderik onena omen da. Eskalatzeko, gutxienez 70 metroko soka eramatea gomendatzen da.