Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gazteek alkohola eta tabako kontsumoaren aurrean erabakia hartzeko gaitasuna izateko. Horretarako antolatu da bi sustantzia horien inguruko tailerra Irurtzungo Gazte txokoan. Ostiral honetan eta hurrengoan, hilaren 7an eta 14an izanen da, 18:00etan. Eta Hegoak elkarteko kideek emanen dute. Horretaz gain, gazteek tailerretan tabakoaren eta alkoholaren eraginak, arriskuak eta minak ezagutzeko aukera izanen dute. Irurtzun Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik gazteak tailerrean parte hartzera animatu dituzte; baita gurasoak seme-alabak hartan parte hartzera animatzera ere.