Irurtzungo Antzerki Zikloa hastera doa

Guaixe 2011ko urriaren 7a

Irurtzungo Kultura Kontseiluak antzerkiari eskaini dio lastaila. Gaurtik aurrera, lastaileko ostiralak antzerkiaren egunak izanen dira. Irurtzungo Antzerki Zikloak bertako eta kanpoko antzezlan arrakastatsuak ekarriko ditu. Gaur lehenengoaMadrileko Metamorfosis antzerki taldeak emanen dio hasiera Irurtzungo Antzerki zikloari, gaur, 21:30ean. Madrildarrek Jose Luis Alonso de Santosen La llegada de los bárbaros antzezlana eskainiko dute. Antzezlanak kaleko segurtasun zaintzaile baten istorioa kontatzen du. Bere lana honakoa da: kaleko banku batean inori esertzen ez uztea. Egun batean bankuan eseri den gizon bati aurre egin beharko dio. Baina gizona, latin irakasle ohia, ez dago bizitzan geratzen zaion gauza bakarra uzteko prest. Metamorfosis taldeak komedia metaforikoa eraiki du, garaiko errealitatetik abiatuta. Jose Luis Alonso de Santos gidoilari eta zuzendaria espezialitate horretan aditua da. Zenbait komedia ezagun egin ditu, besteak beste, Bajarse al moro, La estanquera de Vallecas edo La cena de los generales.DatozenakIrurtzungo antzerki zikloan Euskal Herriko, Madrileko eta Kataluniako antzerki konpainiek parte hartuko dute. Madrileko antzerki taldearen ondoren, etxeko taldeak hartuko du txanda, Pánico Esceniko taldeak. Nafarroako taldeak antzezlan umoretsua eskainiko du.Kataluniako Pelmánec antzerki taldeak antzezlan sakona ekarriko du: Don Juan, memoria amarga de mí. Fraide baten barne gatazkaren istorioa da, emozioz eta sentimenduz betea. Hika teatro euskal taldeak itxiko du antzerki zikloa, euskarazko lanarekin. Aitaren bidaian antzezlanak aita gaixoa zaindu behar duen gizonaren istorio goxoa dakar. Zahartzaroari buruzko kronika hunkigarriak euskarazko testurik onenaren Max saria irabazi zuen.  Irurtzungo Antzerki ZikloaGaur, 21:30ean. La llegada de los Bárbaros. Metamorfosis teatro (Madril)Lastailak 14, ostirala, 21:30ean. Le pelamos el pimiento y le quitamos la pepita. Pánico esceniko (Nafarroa). Lastailak 21, ostirala, 21:30ean. Don Juan, memoria amarga de mí. Comanyia Pemánec (Katalunia).Lastailak 28, ostirala, 21:30ean. Aitarekin bidaian. Hika Teatro (Euskal Herria).Sarrerak: 6 euroSalgai, aldez aurretik Irurtzungo udaletxean eta kultur etxean, eta ekitaldia hasi baino ordu erdi lehenago kultur etxean.