Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zalantzarik gabe, larunbata kick boxingaren eguna izan zen Irurtzunen. Sakanan hain ezaguna ez den kirola izan arren, goraino bete zen polikiroldegia norgehiagokak ikusi ahal izateko eta ikusleek momentu onez gozatzeko aukera izan zuten. Nafarroako federazioak Irurtzungo udalaren laguntzarekin antolatu zituen urteroko jardunaldi hauek.Kick boxingaz aparte, muay thai borrokak ikusteko aukera izan zen. Tailandian sortutako kirola da eta hain zuzen bertatik zetorren Marcos Ruiz, larunbatean zaleek gehien espero zuten borrokalaria. Bera izan zen Gille Nicolierren kontra jokatutako borrokaldiko garaile. Berarekin batera, Vladi, Alex Anasagasti, Loic, Andoni Iglesias, Mikel Txuri, Marin Jordanov, Julen Linzoain, Laurnet Goupil, Victor Marsall eta Marco Ruiz izan ziren norgehiagoken irabazleak.Jari Erdozain eta Alberto Lazaroren arteko norgehiagoka berezia izan zen. K-1 modalitatekoan izateaz aparte, irabazleak azaroaren 19an Dani Carriloren kontra Iruñean ospatuko diren europarretarako prestatu ahal izateko balio izan ziolako.