Hemen da X. Pikurock

Guaixe 2011ko urriaren 12a

Irurtzungo musika jaialdi ezagunak 10 urte beteko ditu aurten. Urtemuga berezirako goi mailako kartela prestatu dute. Lastailaren 29an, hileko azken larunbatean, Irurtzunen izanen ditugu Kerasy, Zea Mays, Gatibu, Txarrena, Kaotiko eta Tximeleta taldeak. Gainera, kaleko karpan batukada, Goienatxo anaiak, DJ Jotatxo eta DJ Bull izanen dira. Aldez aurreko sarrerak 15 euro balio du eta egunekoak 20 euro. Aurki jarriko dituzte salgai ohiko lekuetan, besteak beste, Irurtzungo Pikuxar euskal txokoan eta Martxuetan, Etxarri Aranazko Leku Ona tabernan eta Altsasuko Lurrazpi tabernan. Itxoiterik nahi ez duenak, sarrerak erreserbatu ditzake Euskadiko Kutxako Pikurocken kontu korrontean ordainketa eginez. www.pikurock.com Informazio gehiago web orrian.