Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Antzerki Zikloak Paniko Escenico taldearen antzezlana dakar gaur. Nafarroako antzerki taldeak obra umoretsua aurkeztuko du: Le pelamos el pimiento y le quitamos la pepita. Artista izatea amesten duen Erriberako neskaren istorioa kontatzen du. Bizitza osoa piperrak biltzen ibiltzeaz nazkatuta, Dori Garciak hirira joatea erabakitzen du, ospetsua izateko asmoz. Lortzeko hainbat oztopo gainditu beharko ditu: aita ez dago oso ados, senargaiak utzi egingo du eta herrialde osoan barna bide luzea egin beharko du. Ibilbide horretan neurri batean denoi ezagunak egiten zaizkigun pertsonaiarekin eginen du topo.Paniko Esceniko taldea 2007an sortu zuten Nafarroako bost antzezle esperimentatuk. Nafarroako taldeak testuak eta ikuskizun propioak sortzen ditu, beti ere helburu bakarrarekin: barrea eragitea. Horretan ahaleginduko dira gaur gauean Irurtzunen.