Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Triman taldeak ez du atsedenik izan aste guztian zehar eta horrela jarraituko du asteburuan. Bihar, larunbata, 13:00etan, 7. jardunaldia jokatuko du Azkar Lugo taldearen kontra. Lugoko taldea azken postuan egon arren, irurtzundarrek behin bakarrik irabazi dute Galiziako taldearen pabilioian. Hala ere, sakandarrak dunen guztia emanen dute. Garaipena lortuz gero, gertuago izanen du denboraldiko lehen helburua, martxoan Logroñon jokatuko den Espainikako Koparako sailkatzea. Cartagena eta Carnicer taldearen kontra irabazi ondoren, Trimanek hiru puntura du helburu hori.Irurtzungo taldeko azken baja Isi da, hanka ezkerra minduta baitu atzoko entrenamendutik. Haren lekua Iñigo Amezketak hartu dezake. Jesulitok eta Iraitzek ere ez dute partida jokatuko, belauna hobe duten arren.Partidua zuzenean eskainiko du Marca TV kateak.