Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hamar minutu behar izan zituen Trimanek Azkar Lugoren kontrako partidua irabazi ahal izateko. Lehen zatian etxekoak izan ziren nagusi eta atsedenaldiaren baino lehen, markagailuan aurretik jartzea lortu zuten. Baina irurtzundarrek ez zuten huts egiteko intentziorik eta bigarren zatiko lehene hamar minututan 3 gol sartzea lortu zuten, markagailua 2 eta 4 utziz. Badirudi, Trimanekoek ez dutela azken asteko lanen nekerik sentitzen, aste batean 3 partidu jokatu behar izan dituzte eta guztiak irabazi dituzte.Gauzak horrela, Triman 3. Kokatu da sailkapenean 16 punturekin eta lehena Barcelona izaten jarraitzen du 18 punturekin.Aste honetan berriz, partidu berezia jokatu beharko dute irurtzundarrek, ostiralean aspaldiko partez derbi bat jokatu beharko baitute Rios Renovablesen kontra. Izan ere, duela urte dexentetik Triman izan da lehen mailako talde nafar bakarra eta aurten igo berri den Rios talde erriberarrak ez dizkio gauzak erraz jarriko. Partidu ikusgarria dudarik gabe aste honetakoa.