Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kataluniako Pelmánec antzerki konpainiak antzerki saritua eskainiko du gaur Irurtzungo Antzerki Zikloan: Don Juan, memoria amarga de mí antzezlana. Zaharraren zaharrez, txotxongilo itxura duen Don Juan Tenorioren eta esperientziarik gabeko fraide gaztearen harreman berezia erakusten du.Don Juan Tenorio ezagutu zuten emakumeek oroimen gazi-gozoak zituzten. Don Juan Tenoriok ere oroitzapen latzak ditu, ez egindakoaz damu delako, baizik eta egun horiek itzuliko ez direla dakielako. Pertsonaia ezaguna zahartzarora iritsi da, eta gaixo eta heriotzaren zain, frantziskotarren komentu batera erretiratuko da. Han Jacobo fraide gaztea ezagutuko du. Mundutik aparte bizi izan den gazteak, plazerrik ezagutzen ez duenak, Don Juan, indibidualtasunaren sinbolo izan dena zaindu beharko du. Hasieran beldurra eman arren, bere istorioak entzutean, pixkanaka-pixkanaka sentimendu hori mirespen bilakatutako da. Harreman bereziak barne gatazkan murgilduko ditu bi pertsonaiak. Izan ere, aurrera begiratu eta ezer ez ikustea beldurgarria izan daiteke, baina are gehiago atzera begiratu eta guztia ikustea. Kataluniako taldearen antzezlana zenbait antzerki jaialditan saritu dute, besteak beste, Belo Horizonte jaialdian (Brasil), Haron (Errioxa) eta Torrejon de Ardozen (Madril).