Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kontzertuak ez ezik, urtemugak jarduera bereziak ekarri dituDuela hamarkada bat zenbait arakildarrek bat egin zuten Sakanan euskal musika jaialdi erraldoia antolatzeko asmoarekin. Pikurock izena eman zioten jaialdiari. Urteak joan, urteak etorri, euskal talde ospetsuenak pasatu dira Irurtzundik, eta Pikurock Euskal Herriko musika jaialdi nagusien artean sartu da. Irurtzungo euskal musika jaialdia indartsu iritsi da 10. urtemugara. Bihar, egungo euskal talde entzutetsuenen eszenatoki izanen da.KontzertuakPikurock euskal talde ezagunenen antzoki izateaz gain, etxeko taldeen erakusleiho ere bada. Aurten esaterako, antolatzaileek lekua egin diote diskoa atera berri duen Kerasy taldeari. 20:30ean emanen diote hasiera jaialdiari. Irurtzungo David Ramiro eta Oskar Alonsoren taldeak maiatzean argitaratu zuen Harriak apurtu diskoa. Sakandarrek bat egin dute Iruñerriko eta Tafallako lagunekin metal taldea abian jartzeko. Udaz geroztik haien lana ezagutarazten ari dira. Aukera paregabea dute bihar Irurtzunen. Sakandar batzuek hasi eta beste batek amaituko du kontzertua, Xabi Aldaz etxarriarraren Kaotiko taldeak. Aguraingo taldeak 10 urte bete ditu, Pikurock jaialdiak beteko dituen berak. Jaialdiaren eta musika taldearen historiak behin baina gehiago gurutzatu dira. Bihar ere bat eginen dute punk zuzeneko indartsuarekin. Estilo ezberdineko hiru talde ezagunek osatzen dute 10. urtemugako Pikurocken kartela. Azken diskoak goren gorenera igo du Zea Mays taldea. Kukutza gaztetxeari eskainitako abestiaren oihartzun zabala bihar Irurtzunera iritsiko da. Bestalde, Alex Sarduik kiroldegiko oholtza gainera ekarriko du Gatibu taldearen saltsa. Hirukotearekin amaitzeko, El Drogasen Txarrena taldea igoko da eszenatokira. Hiru talde eta hiru estilo, Pikurock jaialdia euskal musikaren aniztasunaren isla baita. Musika jaialdia Etxarri Aranazko Tximeleta taldearen gaupasarekin amaituko da. Bestalde, taldeen arten haize pixka bat hartzea nahi duenak, musika aukera gehiago topatuko ditu. Kanpoko karpan Goienetxe anaiak, DJ Bull, DJ Jo ta Txo eta batukadarekin gozatzeko aukera izanen da. 10. urtemugako jarduera bereziak10 urte ez dira egunero betetzen. Horregatik, Pikuxar elkarteak zenbait ekimen berezi antolatu ditu aurten. Joan zen astetik Pikurocken omenezko mural eder batek apaintzen du kiroldegiko horma. Bestalde, Pikuxar txokoan kartelen erakusketa jarri dute. 10 urtetako kartelak daude ikusgai. Lehiaketa bat ere antolatu dute: "Urtetik urtera gero eta kartel gehiago jartzen dugu Pikurock iragartzeko. Gure proposamena da jendeak haien aurrean argazkiak ateratzea eta sare sozialetara edo Pikurockeko web gunera igotzea da" azaldu zuen Maialen Uhartek. Bihar zozketa eginen da haien artean. ZerbitzuakPikurock gazte jaialdiaren antolatzaileek zenbait zerbitzu jarri dituzte bertaratzen direnen eskura. Kiroldegian eta aparkalekuan txosna jarriko da eta bertan bokatak eta edaria izanen dira prezio herrikoian. Bestalde, kotxea hartu ordez, autobusen aldeko hautua egiteko gonbitea egin dute. Sakana punta batetik bestera zeharkatuko du Jai busak, ohiko orduetan. Iruñetik eta Leitzatik ere autobus zerbitzua izanen da.Bestalde, Druida gunea ere egonen da. Informazio gehiago 8. orrian.10. PIKUROCKTaldeak: Kerasy (20:30), Zea Mays (21:30), Gatibu (23:00), Txarrena (00:50), Kaotiko (2:50) eta Tximeleta (gaupasa)Karpan: Goienetxe anaiak, DJ Bull, DJ Txo eta Batu batukada Sarrerak: Aurretik 15 euro (Irurtzunen Pikuxarren eta Martxuetan, Etxarrin Leku Onan eta Altsasun Lurrazpin). Leihatilan: 20 euro.GERTUTIKMaialen Uharte, PikurockPikurockek 10 urte bete ditu. Erraz esaten da. Bai, erraz esaten da, baina jende asko behar da, batez ere azken egun hauetan, lan fisiko gehiena dagoenean: kiroldegia ongi jarri, kanpoko karpak muntatu eta guztia prestatzeko. Kontatuko diguzu Pikurocken ibilbidea?Irurtzungo, Arakilgo eta inguruko jendea biltzen hasi ginen. Euskal musika sortu nahi genuen. Musikaz jai giroan gozatzeko eguna da. Eta, aldi berean, euskal kulturaren eragileendako eta euskara bultzatzen dabiltzanendako diru pixka bat ateratzen da, asko ez bada ere. Noiz hasten zarete kartela erabakitzen?Urtarrilean biltzen gara 10 bat lagun hurrengo urteko zein kartel egin daiteken erabakitzeko. Zein talde dagoen gori-gorian, pil-pilean, eta horri bultzada eman nahi dugu... Horrela aukeratzen ditugu. Hurbileko taldeei eta hasi berriei ere nolabaiteko ahotsa eman nahi izaten diegu Pikurocken. Aurten adibidez, Kerasy taldea izanen da. Irurtzunen lekua egin nahi genion etxeko taldeari. Beraiek irekiko dute larunbateko jaialdia. Egunean bertan zenbat lagun egonen zarete lanean?Ez dakit zehazki zenbat, baina esanen nizuke 150en bat izanen garela. Lan asko dago: zerbitzariak, muntaia, segurtasuna... Baina guztiek txandak ditugu eta gozatzeko aukera ere izaten dugu.Aipatu ditzagun taldeak.Kerasy taldeak irekiko du kartela arratsaldeko 20:30ean. Ondoren, Gatibu, Zea Mays, kaotiko eta Txarrena etorriko dira, eta amaitzeko, gaupasa Tximeleta taldearekin. Horiek kiroldegi barruan. Baina kanpoan ere izanen da giroa.Bai. Kanpoko karpan Goienetxe anaiak izango dira, DJ Bull eta DJ Txo eta Batu batukada ere.Amaitzeko, mezuren bat zabaldu nahi?Gogoratu urtero bezala autobusak egonen dira Iruñetik eta Leitzatik eta Sakanan Jaibusa. Jendeak hautu hori egiten du. Aproposa Irurtzunera joateko.