Irurtzungo irakurle taldeak lastailaren 31n hasiko du ikasturtea, Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea liburuarekin. Irurtzungo taldeak ateak zabalik ditu irakurtzea gustuko duen guztiendako. "Kriterio ezberdinak entzuteko eta idazle berriak aurkitzeko aukera polita da" animatzen du Sofia Villegasek.Irurtzungo irakurketa taldea joan zen ikasturtean sortu zen, Irurtzungo Udaleko Kultura Kontseiluaren bultzadarekin. 10 bat lagunek hasi zuten irakurketa bidaia. Hilean behin biltzen dira, azken astelehenean, eta literatura estilo ezberdinak aztertzen dituzte. Sofia Villegas taldearen dinamizatzailearen esanetan, dinamika parte-hartzailea dute: "liburuan gustatu zaiguna eta gustatu ez zaiguna, idazlea eta estiloa, garaia eta beste komentatzen ditugu taldean. Denen artean irakurritako liburuan sakontzen dugu" azaldu digu taldeko dinamizatzaile Sofia Villegasek.