Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Trimanek ezin izan zuen Barcelona handiaren kontrako partidua irabazi. Lehen minutuan sartutako 2 golek min handia egin zuten irurtzundarrengan eta ez zuten burua altxatzea lortu. Bigarren zatian, Trimanek itxura hobea eman bazuen ere, Barcelonak bere gol festarekin jarraitu zuen. Mimi eta Linen golek arnas pixka bat eman bazioten ere partiduari, Isik bere atean sartutako golak ez zuten batere lagundu.Partidu honekin, Trimanek 19 punturekin sailkapenean 3. izaten jarraitzen badu ere, oraingoz, alde batera utzi du lehen postuan kokatzeko ametsa. Horrek ez du esan nahi goian egoteko borrokatzen jarraituko ez duenik. Hurrengo aukera ostiralean izango da, Zaragozaren kontra, arratsaldeko 20:30ean, Iruñean.