Sasoiko 22ra

Guaixe 2011ko azaroaren 2a

Itxipuru taldeak antolatutako ekimenekin Argentinako San Fernando hiriko La Esperanza auzoan proiektu bat aurrera eramanen da: Crecer eskola laguntza programako egoitza hobetzea. Bazterketa arriskuan dauden neska-mutikoei eskaintzen die laguntza akademikoa eskola horrek. Egoitzan lan batzuk egin behar dira eta Itxipuruk lortu dituen 2.000 euro ingururekin egiterik izanen da. Diru kopuru horren zatirik handiena, 1.500 euro, igandeko bigarren eskuko azokan lortu zituen Itxipuruk. Jende asko pasa zen Foru plazatik, han zeuden mahaietan maukaren bat opatu asmoz. Azokak 10:00etan zabaldu zituen ateak eta ordu erdi geroago zenbait mahai erdi hutsik zeuden, hurbildutakoek gogoko gauzak opatu zituztenak. Igandean objektu garestiena 10 euro balio zituen. Igandekoaz gain, aurreko astean antolatu zuen elkartasun afarian Itxipuruk 520 euro eskuratu zituen. Azokaren inguruko programazioa despeditzeko, ostiralerako taldeak Luna de Avellaneda filma eskainiko dute, 21:00etan, kultur etxean.