Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pasa den igandean ospatu ziren Nafarroako taldekako gimnasia erritmikoko txapelketaren azken jardunaldiak. Giro bikaina izan zen Mendillorriko polikiroldegian. Ikusleak oso gustura egon ziren, guztira 600 bat, harmaila guztiak betez, baita gimnastak. Denetara 7 klubetako 114 gimnastek hartu zuten parte, tartean Irurtzungo Iskiza Sakana taldea. Irurtzundarren erakustaldi bikainak egin zituzten eta estatu mailako hainbat txapelketetarako txartelak lortu zituzten.Ez zen nolanahiko topaketa izan. Taldeek estatu mailako bi txapelketetarako pasea jokatzen zuten: azaroaren 25etik 27ra Santanderren ospatuko den Oinarrizko Estatuko txapelketarako eta abenduaren 8tik 11ra Zaragozan izango den taldekako Espainiako txapelketarako hain zuzen ere. Orain arte, nahikoa talde ez zeudenez, guztiek izaten zuten aukera maila horretako txapelketetara joateko. Aurten ordea, gauzak aldatu eta taldeek gogor egin behar izan dute lan nazionaletan egon ahal izateko.Senior mailako 5 klubek, Ritmica Alaia, Iskiza Sakana, Huarte eta Club Natacioneko bi taldek izan zuten jokatzen ziren 3 plazak lortzeko aukera. Azkenean, Alaia, Club Natacioneko talde bat eta sakandarrek lortu zuten Zaragozan aritzeko txartela. Beraiekin batera kimuetan Anaitasuna, haurretan Alaia eta Club Natacion Pamplona eta juniorretan Anaitasuna, Alaia eta Lagunak izango dira.Oinarrizko txapelketan, kimuetan Iskiza, Ansoain eta Natacion Pamplona, haurretan Lagunak eta Iskiza Sakana eta kadeteetan ere sakandarrak izango dira Santanderren Nafarroa ordezkatzen ariko direnak.Aipatu beharra dago, igandekoa azken urteetako topaketa jendetsuena izan zela, Nafarroak gimnasia erritmikoak gero eta jarraitzaile gehiago dituen seinale.Igandean gimnasia gehiagoAipatutako txapelketa nazionalen aurretik, igande honetan Anaitasuna polikiroldegian gimnasia erakustaldia izanen da. Bertan Espainiako txapelketan arituko diren Madrilgo, Euskadiko, Gijongo taldeak ezagutzeko aukera izango da.