Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aragoiko folkak emanen dio hasiera zikloariUdazkenarekin batera, Folk ametsetan zikloa iristen da Irurtzunera. Haren bidez, zenbait herrialdetako musika herrikoia ezagutzeko aukera dugu. Aurten, Euskal Herriko, Aragoiko eta Balkanetako folka izanen dira protagonista. Azaroko larunbatetan hiru herriekin lotutako musika emanaldiak izanen dira Irurtzungo kultur gunean.Olga y los ministriles taldeak emanen dio hasiera 2011ko Folk Ametsetan zikloari, bihar iluntzean. Olga eta Antonio Orusek, Salvador Coredek, Josu Ubiernak, Daniel Escolanok eta Carlos Barraguerrek osatzen dute taldea. 2009an hasi zuten ibilbidea. Seikoteak Aragoiko musika herrikoiaren ikuspegi pertsonala eskaintzen du. Ribagortzako, Jazetaniako eta Pirinioetako beste kantak Aragoiko folk soinu berriarekin nahasten dute, antzinako eta gaur egungo musika uztartuz.Pirinioetako dantzatan erabiltzen diren musika trena zaharrak erabiltzen dituzte, baita jazzean eta kamera musikan erabiltzen diren instrumentuak ere (gitarra, gaita, salterioa, mandolina, txirulak, chifloa, bouzukia, txeloa, akordeoia, perkusioa...). Abeslaria Olga Orus da, Aragoiko folk musikako ahots pertsonalenetako baten ahotik.Folk zikloaFolk ametsetan zikloak 20 urteko ibilbide oparoa du. Urte horietan zenbait herrialdetako musika herrikoia ezagutzeko aukera izan dugu, besteak beste, Afrikako eta Karibeko erritmo biziak, gospel, jazz eta blues sakonak, musika zelta, countrya edota flamenkoa. Musika zikloa Nafarroako bost herritara iristen da, Baztan, Castejon, Irurtzun, Lekunberri eta San Adrianera. Bost herri horietako udalek antolatzen dute folk zikloa, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.FOLK AMETSETAN 2011Azaroak 5: Olga y los ministriles (Aragoi)Azaroak 12: Lafra (Balkanak)Azaroak 19: Joseba Tapia (Euskal Herria)