Zaragozak Trimanen etxean irabaztea lortu zuen

Guaixe 2011ko azaroaren 7a

Hilabete asko pasa dira, Iruñeko Pabilioi Unibertsitarioan kanpoko talde batek irabazten ez zuela. Ematen zuen Trimanekoek ongi ikasia zeukatela etxean irabaztearen garrantzia, baina larunbatean ezin izan zuten maila mantendu.Bi taldeak nahiko pattal hasi zuten partidua eta talde irurtzundarrak akats asko egin zituen, penaltia huts egin, egurrean jo zuten bi tiro, gainera Zaragozaren atezainaren lan bikainak ez zituen lanak erraztu. Ez zuten lortzen kontrako atean baloia sartzea eta atsedenaldira 0 eta 0 iritsi ziren. Bigarren zatian taldeak esnatu eta arrisku uneak egon ziren. Baina gaueko lehen gola Zaragozak sartu zuen. Golaren ondoren Trimanek gora egin zuen eta partidua berdintzea lortu. Ematen zuen partidua berdinketan bukatuko zela, irurtzundarrek presio handia egiten ari zirelako, baina 33. minutuan Zaragozak partidua erabaki zuen, markagailua 1 eta 2 utziz.Porrot honekin, Trimanek sailkapenean postuak galdu ditu, 5.eraino jaitsiz 19 punturekin. Hala ere, lehen postuan Barcelonak jarraitzen du jaun eta jabe, 26 punturekin.Irurtzundarren hurrengo partidua larunbatean izango da Benicarloren kontra, Benicarloko pabilioi munizipalean, arratsaldeko 18:30ean.